Enpresarako matematika I

Egileak

Ma Angeles Intxausti Irazabal eta Ma Isabel Orueta Coria Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan Ekonomia Aplikatua V Saileko irakasleak dira.

Helburuak

Nahiz eta matematika arloan euskal textuak egon, gure irakasgaira egokitzen den euskarazko materialik ez dugunez, ikasmaterial honen helburua Enpresa Eskolako ikasleek klasean ematen den edukiari egokituta dagoen materiala eskura izan dezaten da.

Norentzat

Batez ere, Enpresa Eskolan lehenengo ikasturtea euskaraz ikasten duten ikasleentzat. Hala ere, Matematika beste arlo askotan lantzen den irakasgaia izanik, beste ikasle batzuentzat ere erabilgarria izan daiteke, Matematikaren oinarrizko kontzeptuak lantzen baitira.

Edukia

Material hau, 3 gai multzotan antolatuta dago. I. gai multzoak, bi gaietan antolatuta, matrizeak, determinanteak eta ekuazio linealezko sistemak lantzen ditu.

II. gai multzoak, bi gaietan antolatuta, bektoreak eta diagonalizazioa lantzen ditu. Eta azkenik, III. gai multzoak, gai batean antolatuta, aldagai bakarreko funtzio errealen kalkulu diferentziala lantzen du.

Gai guztietan, teoria azaltzen da eta bakoitzari dagozkion ariketak proposatzen dira.

Urtea

2007

Gaia

Enpresa

ISBN

978-84-690-7731-3

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.