EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenak

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza

Oinarrizko Eragiketak I. Laborategiko praktiken gidoiak

Egileak

Eva Epelde Bejerano, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoko Graduko irakasle atxikia.

Helburuak

Irakurgai honen helburua da Elikagaien Zientzia eta Teknologiako ikasleei Oinarrizko Eragiketak I irakasgaian lantzen diren laborategiko praktiken gidoien kontsultarako baliabide bat ematea. Gidoi hauetan, praktikak burutzeko beharrezko informazioa aurkituko dute: oinarri teorikoa, beharrezko materiala, muntaketen eskemak, prozedura, diseinu-ekuazioak eta datuak biltzeko eta aztertzeko taulen ereduak, besteak beste.

Norentzat

Irakurgai hau Euskal Herriko Unibertsitateko Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Oinarrizko Eragiketak I irakasgaiko ikasleei zuzenduta dago.

Edukia

  • Diafragmaren kalibrazioa
  • Ohantze porotsuak
  • Olioaren likatasunaren kalkulua
  • Baheketa
  • Xafla erako bero-trukagailua

Urtea

2018

Gaia

Elikagaien zientziak

ISSN

2603-8900

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.