Oinarrizko Eragiketak II. Laborategiko praktiken gidoiak

Egileak

Eva Epelde Bejerano Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle atxikia da; Irene Sierra García, berriz, Farmazia Fakultateko irakasle agregatua.

Helburuak

Irakurgai honen helburua Elikagaien Zientzia eta Teknologiako ikasleei Oinarrizko Eragiketak II irakasgaian lantzen diren laborategiko praktiken gidoien kontsultarako baliabide bat ematea da. Gidoi hauetan, praktikak burutzeko beharrezko informazioa aurkituko dute: besteak beste, oinarri teorikoa, behar den materiala, muntaien eskemak, prozedura, diseinu-ekuazioak eta datuak biltzeko eta aztertzeko taulen ereduak.

Norentzat

Irakurgai hau Euskal Herriko Unibertsitateko Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Oinarrizko Eragiketak II irakasgaiko ikasleei zuzenduta dago.

Edukia

  • Pasteurizazioa
  • Uraren aktibitatea
  • Lehorketa
  • Lurrunketa

Urtea

2019

Gaia

Elikagaien zientziak

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.