Mekanika Teorikoa
Egileak
Helburuak
Norentzat
Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Fisika lizentziaturaren laugarren ikasturtean, "Mekanika Teorikoa" ikasten ari direnentzat idatzi da testu hau. Gainera, matematika ikasleentzat ere erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Mekanika analitikoaren formalismoak aztertzen dira testu honetan, fisikarien ikuspuntutik. Behar den moduan egokitu ondoren, gaur eguneko fisika teorikoan erabiltzen diren kontzeptuak azpimarratzen dira: aldakuntza-printzipioak, simetrien eta kontserbazio-legeen arteko erlazioak, eta abar.
Hasteko, formalismoa lagrangearra aztertzen da, 1. gaian Newtonen mekanikatik hasita eta 2.ean aldakuntza-printzipioen ikuspuntutik. 3. gaian Noether-en teorema erabiltzen da simetrien eta kontserbazio-legeen arteko erlazioak agerian jartzeko. Formalismo hamiltondarraren oinarriak 4. gaian aztertzen dira eta transformazio kanonikoak 5.ean. Hamilton eta Jacobi-ren teoria da 6. gaiaren aztergaia eta perturbazio-teoria 7.arena.
Ehun bat problema bildu dira gaien amaieran eta soluzioak egiaztatzeko behar dena enuntziatuan edo eranskin batean aurki dezake irakurleak.
"Mekanika Klasikoa" liburuan bildutako hiztegitxo teknikoa osatu da eranskin batean.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Mekanika Teorikoa
pdf, 2 MB