Ahozko hizkuntza: euskararen azterketarako eta didaktikarako zenbait lan
Egileak
Beloki, L.; De Pietro, J.F. & DOLZ, J. [Itzultzailea: I. Manterola].; Díaz de Gereñu, L.; García, I.M.; Garro, E.; Hidalgo, B.; Idiazabal, I.; Igerabide, J.K.; Larrazabal, E.; Larringan, L.M.; Manterola, I.; Rispail, M. [Itzultzailea: L. Diaz de Gereñu]; Schneuwly, B. [Itzultzailea: M.J. Ezeizabarrena].
Euskararen Jabekuntza eta Erabilera ikerketa-taldeko partaideak
Helburuak
Euskarazko genero formalen azterketan hizkuntzalaritza diskurtsiboaren eta didaktikaren ikuspegitik azken urteotan egin diren lanak ezagutzera ematea da material honen helburua.
Norentzat
Erabiltzaileei begira, unibertsitateko ikasleen artean, material hau baliagarria izan daiteke Euskal Filologia ikasten dihardutenentzat, Irakasle ikasketak egiten ari direnentzat, Euskara Teknikoko edo espezialitateetako hizkera ikasle guztientzat zein Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean hizkuntza lantzen dutenentzat, beti ere euskararen ahozkotasuna aztertzen baldin bada. Horiekin guztiekin batera, balizko erabiltzaileak dira zenbait fakultatetan Ahozko adierazpena ikasten duten ikasleak.
Hizkuntza irakasle ororentzat, eta unibertsitatean zein unibertsitatetik at, euskara edo euskaraz irakasten duen irakasle oro da liburu honen hartzailea, beti ere, ahozkoaz kezkatua dagoena eta irakaskuntzarako baliabideen bila dabilena, jakina.
Edukia
Lan honek egitura berezia du; lagun askoren artean eginda dago eta ez da testu-liburu bat zentzu hertsian. Azken urteotan gure ikerketa-taldean ahozkotasunari buruz aztergai eta eztabaida-gai izaten ari diren lanak bildu ditugu hemen.
Materiala bi ataletan banatuta dago. Lehendabizikoa hainbat testueraren azterketari eskaintzen zaio; debatearen, ipuin-kontalaritzaren eta irrati-elakarrizketaren inguruan egindako azterketa linguistiko- diskurtsiboak dira.
Bigarren atalean, ahozkotasunaren irakaskuntzarako gogoeta eta proposamen didaktikoak biltzen dira; asmoa da ahozkotasunaren didaktikaren gaineko azterketen nondik norakoak erakustea eta egin daitekeenari buruz gogoeta egitea.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
00a Azala
pdf, 0 MB
00b Aurkibidea
pdf, 0 MB
00d Hitzaurrea
pdf, 0 MB
01 Berbaldi periodoa
pdf, 0 MB
03 Ipuin kontalaritza
pdf, 0 MB
04 Irrati elkarrizketa
pdf, 0 MB
05 Ahozkoari antza
pdf, 0 MB
06 Esaldiaren_informazio egituraren isla
pdf, 0 MB
07 Jendaurrean hizketan
pdf, 0 MB
08 Ahozkoa testu gisa
pdf, 0 MB
09 Ahozko azalpena unbertsitatean
pdf, 0 MB
10 Ahozko ipuin kontaketa
pdf, 0 MB
11 Haurra eta ahozkotasuna
pdf, 0 MB
12 Ahozkoaren metamintzaira
pdf, 0 MB