Garapen Psikomotorra haur hezkuntzan (0-6 urte)
Egileak
Maria Teresa Vizcarra Morales, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate eskolako irakasle titularra. Saila: Musika, Plastika, eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika. E-mail: mariate.bizkarra@ehu.es telefono luzapena (15) 4182
Helburuak
Haurrak hobeto ezagutzea, nolakoak diren, nola mugitzen diren, zer nolako emozioak izaten dituzten, nola adierazten duen bere pertsonalitatea, nola mugitzen diren. Eta era berean, motrizitatearen lan metodologiak eta irakasle gisa eskura ditugun baliabideak ezagutzea da.
Material hau Haur Hezkuntzako Irakasle ikasketetan enborrezko den Garapen Psikomotorra irakasgaiaren edukiak dira.
Norentzat
Material didaktiko hau Haur Hezkuntza irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleentzat bideratuta dago bereziki, Garapen Psikomotorra ikasgaiko edukiak baitira, baina era berean, Gorputz Hezkuntzako irakaslearen ikasketak edo lizentziatura ikasten ari diren ikasleentzat, edo umeekin lan egin behar duen edonorentzat erabilgarriak izan daitezke.
Edukia
Ikasmaterial honek hainbat atal nagusiak ditu: Lehenengo atalean, garapen psikomotorra eta bere inguruan sortzen diren kontzeptuak aztertzen dira. Hazkundearen aldiak eta inplikazio pedagogikoa aztertzen. Bigarren atalean, umearen garapena, eta mugimenduko trebetasun eta abilezien bilakaera, hala umearen motrizitatea eta bere ezaugarriak azalduko dira, mugimenduaren ahalmenak hobeto ezagutzeko.
Hirugarren atalean, Haur Hezkuntzako curriculum-a motrizitatearen ikuspegitik aztertzen da, eta curriculum-ean agertzen diren edukiak eta testu honetan dauden gaian harremanetan jartzen dira.
Laugarren atalean, gaitasun motorrak, hau da, koordinazioa, oreka, gorputz eskema eta espazio denborazko egiturak aztertzen dira eta baita ere, nola garatzen diren Haur Hezkuntzan.
Bosgarren atalean, psikomotrizitatea eta bere metodologia, saio praktikoen ezaugarriak, txokoak, erritualak, eta ikaslearen jokabideak aztertzen dira.
Seigarren atalean, jolasa eta mugimendua Haur Hezkuntzan, ezuagarriak, eta proposamen praktikoen izaerak aztertzen dira.
Zazpigarren atalean, gorputz adierazpena eta gure proposamen praktikoa; eta zortzigarren atalean, Haur Hezkuntzako umeen afektibitatea eta emozioen garapena aztertzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
00 Azala
pdf, 0 MB
01 Portada
pdf, 0 MB
02 Justifikazioa eta esker onak
pdf, 0 MB
03 Garapen Psikomotorea
pdf, 0 MB
04 Abilezi trebetasunak
pdf, 1 MB
05 OCDA
pdf, 0 MB
06 Gaitasun motorra
pdf, 1 MB
07 Psikomotrizitatea
pdf, 1 MB
08 Jolasa eta mugimendua
pdf, 0 MB
09 Gorputz adierazpena
pdf, 1 MB
10 Afektibitatea
pdf, 0 MB
11 Aurkibidea
pdf, 0 MB
12 Bibliografia
pdf, 0 MB