Hezkuntza inklusiboa eskubide gisa
Egileak
Leire Darretxe Urrutxi eta Igone Aróstegui Barandica (UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean irakasleak)
Helburuak
Hezkuntzarako eskubidearen eta aniztasuna baliotzat hartzen duen hezkuntza inklusiboaren aldeko borrokak badu garapen historiko bat, denboraren poderioz aurrera egiten ari dena. Ikasmaterial honen bidez, bilakaera hori argitu nahi da, gizartearen eta hezkuntzaren eta eskolaren funtzioaren arteko harremana ulertzearen garrantzia erakusteko, inolako bazterkeriarik gabeko eta pertsona guztientzako hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoa bermatzeko erronkan.
Norentzat
Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako graduetako ikasleentzat da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.
Edukia
Lau gaitan banatu dugu ikasmateriala:
- Aniztasunarekiko begirada gizartean.
- Garapen historikoa bazterkeriatik hezkuntza inklusibora.
- Hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa.
- Proposatutako jarduerak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Hezkuntza inklusiboa eskubide gisa
pdf, 1 MB