Bero transmisioa
Egileak
Jose Luis Ayastuy. Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (bero-transmisioa, prozesu kimikoen tresneria eta kontrola, esperimentazioa ingeniaritza kimikoan). Ingeniaritza Kimikoa saila. Helbide elektronikoa: joseluis.ayastuy@ehu.es. Telefonoa: 946 012 619
Helburuak
Testuliburu honen helburua da bero-transmisioa gertatzeko dauden hiru mekanismoen (eroapena, konbekzioa eta erradiazio termikoa) oinarri fisikoak azaltzea eta ingeniaritza kimikoaren arloan izan ditzaketen aplikazioak aztertzea,
Norentzat
Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleak eta Kimikako Graduko ikasleak, besteak beste. Lehenengoek, bigarren mailan, Bero-transmisioa irakasgaia dute, derrigorrezkoa, eta bete-betean egokitzen da haren egitaraura testuliburu honen edukia. Bigarrenek, hirugarren mailan, Ingeniaritza Kimikoa derrigorrezko irakasgaia dute, eta, besteak beste, bero-transmisioa eta bero-trukagailuak ikasten dituzte.
Edukia
Hamar gai ditu ikasmaterialak. Lehen gaian, bero-transmisioaren oinarriak aztertzen dira, hiru mekanismoen sarrera laburra eginez. Era berean, energiaren iraupen-legea eta bero-transmisioan erabiltzeko entalpia-balantzeak ikasten dira. Bigarren eta hirugarren gaietan, eroapenez gertatzen den bero-transmisioa azaltzen da, egoera egonkorrean zein egoera aldakorrean. Bi gai horietan, eroapenaren lege orokorra azaltzen da, geometriak duen eragina aztertzen da, eta egoera aldakorreko sistemak ebazteko metodo desberdinak ikusten dira.
Hurrengo hiru gaietan, konbekzioaren analisia egiten da. Jariagaien mekanikarekin erlazionatutako muga-geruzaren kontzeptua gogoratuz, bero-transmisiorako koefizienteak estimatzeko metodo desberdinak ikusten dira. Hurrengo gaian, jariagairen bat fasez aldatzen ari deneko bero-transmisioa ikusten da, lurruntzearekin eta irakitearekin.
Azken gaietan, jariagaien arteko bero-trukea laguntzeko bero-trukagailuak diseinatzen dira. Kimikaren alorrean erabiltzen diren bero-trukagailu ohikoenak azaltzen dira, eta haien diseinurako prozedurak ikusten dira.
Azken gaian, erradiazio termikoa izeneko mekanismoa aztertzen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
bero-transmisioa.pdf
pdf, 1 MB