Hormigoi armatua ingeniaritza mekanikoko gradura egokiturik

Egileak

  • Juan Esteban Laraudogoitia Alzaga
  • Ignacio Marcos Rodríguez
  • Irantzu Uriarte Gallastegui

Helburuak

Testu hau hormigoi armatuaren oinarrizko ezagutzak biltzeko asmoarekin eginda dago. Hasiera batean, Ingeniaritza Mekanikoko Graduko ikasleei zuzenduta dago, hirugarren mailakoei, hain zuzen. Titulazio horren gaur eguneko ikasketa-planetan, hormigoi armatuaren irakaskuntza Egitura eta Eraikin Industrialak irakasgaiko ezagutza orokorretan dago barneratuta. Kontuan hartuta legez araututa dagoen Industria Ingeniaritza Teknikoko lanbidearen –zehazki mekanika espezialitatean– gaitasun profesionalen artean Industria Eraikingintzaren lanetako proiektuen garapena eta zuzendaritza daudela (eta aipatutako graduaren bitartez gaitasun horiek lor daitezkeela), hormigoi armatuaren teknologiarekin zerikusia daukaten ezagutzek ez lukete ikasketa-planetatik kanpo geratu behar. Nahiz eta egia izan gaur egun mota horretako eraikin asko altzairuz jasotzen direla, hormigoiak ere modu batera edo bestera parte hartzen du eraikin industrialetan.

Hori dela eta, graduko ikasleek hormigoi armatuari buruzko ikasgaietara heltzen direnean dauzkaten ezagutzak eta gaitasunak kontuan hartuta, pentsatu da komenigarria dela testu espezializatu bat sortzea. Izan ere, beharrezkoa da hormigoizko egiturei eta horietako materialei buruzko zenbait ezagutza orokor azaltzea. Irakurle adituek ikusiko dute EHE-08 jarraibidearen alderdi asko ez direla agertzen. Titulazioan, zehazki Egitura eta Eraikin Industrialak irakasgaiaren barnean garatu daitezkeen edukiak adosteko nahitaez egin behar izan den ahaleginaren ondorioz, edukiak laburbildu eta aukeratu egin behar izan dira. Hots, hormigoi armatuari buruzko oinarriak lortzeko tresnatzat hartu behar da material hau.

Norentzat

Ikasmaterial hau, bereziki, Ingeniaritza Mekanikoko Graduan erabiliko da.

Oro har, material hau baliagarria izan daiteke eraikuntzarekin harremana duten ikasketetan.

Edukia

I. kapitulua. Hormigoi armatua. Sarrera
  I.1.    Hormigoi armatua
  I.2.    Hormigoi armatuari buruzko oinarrizko ideiak
  I.3.    Hormigoi armatuzko egituren abantailak eta eragozpenak
  I.4.    Hormigoi motak eta antzeko materialak
  I.5.    Kofratuak
  I.6.    Hormigoia obran jartzea
  I.7.    Arautegia
II. kapitulua. Materialak
  II.1.   Zementua
  II.1.1  zementuaren osagaiak
  II.1.2  zementuaren sailkapena
  II.2.   Hartxintxarrak
  II.3.   Ura
  II.4.   Gehigarriak
  II.5.   Armadurak
III. kapitulua. Hormigoiaren propietateak eta ezaugarriak
  III.1.  Mantsotasuna eta trinkotasuna
  III.2.  Dentsitatea
  III.3.  Uzkurdura
  III.4.  Hormigoiaren erresistentzia
  III.6.  Hormigoiaren tentsio-deformazio diagrama
  III.7.  Hormigoiaren fluentzia
IV. kapitulua. Egiturazko hormigoiaren iraunkortasuna
  IV.1.   Iraunkortasun eta bizitza erabilgarria
  IV.2    Armaduren korrosioa
  IV.3    Hormigoiaren aurkako erasoak
  IV.4.   Iraunkortasun-estrategia
  IV.5.   Ingurumen-esposizioa
  IV.6.   Babesak
  IV.7.   Bereizgailuak
V. kapitulua. Hormigoi armatua
  V.1.    Hormigoien izendapenak
  V.2.    Armaduren antolamendua
  V.3.    Altzairuaren eta hormigoiaren arteko itsaspena
  V.4.    Armaduren tolestea
  V.5.    Armaduren ainguraketa
  V.5.1   Barren kokapenak ainguraketarekiko
  V.5.2   Ainguraketa-prozedurak
  V.5.3   Ainguraketa-luzerak
  V.6.    Armaduren juntura
VI. kapitulua. Kalkulu-oinarriak
  VI.1.   Muga-egoeren metodoa
  VI.2.   Materialen ezaugarri bereizgarriak eta kalkulu-balioak
  VI.3.   Akzioen balio adierazgarri, bereizgarri eta kalkulukoak
  VI.4.   Hormigoiaren eta altzairuaren kalkulu-diagramak
  VI.5.   Ebaketen ezaugarri geometriko eta mekanikoak
  VI.6.   Ebakiduren kalkulurako oinarrizko hipotesiak
VII. kapitulua. Tentsio axialpeko akidura
  VII.1.  Ebakiduren deformazio-eremuak akiduraren azken muga-egoeran
  VII.2.  Ebakiduren deformazio-eremu desberdinetako orekak bere azken muga-egoeretan
  VII.3.  Iterazio-diagramak
  VII.4.  Zenbateko geometriko minimoak
  VII.5.  Zenbateko mekaniko minimoa makurdurapean
  VII.6.  Armaduren antolamendua makurdurapean dauden osagaietan
VIII. kapitulua. Zutabeak
  VIII.1. Momentu makurtzaile minimoa zutabeetan
  VIII.2. Armaduren antolamendua zutabeetan
  VIII.3. Ezegonkortasuna: gilbordura
IX. kapitulua. Esfortzu ebakitzaileak
  IX.1.   Lerdentasun handiko habeen haustura erak
  IX.2.   Ebakitzaileen eragina eta beren antzekotasuna saretekin
  IX.3.   Ebakitzailearen baieztapena
  IX.4.   Zeharkako armaduren kokapena

Urtea

2017

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.