Matematika orokorra I

Egileak

Matteo Vannacci (UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea)

Helburuak

Ikasmaterial hau Matematika Orokorra I irakasgairako euskarria da. Lanean zehar Analisi matematikoko eta Aljebra linealeko oinarrizko kontzeptuak lantzen dira. Horrez gain, kontzeptu teorikoak egoki lantzeko ariketa ugari eta ordenagailu praktikak ere txertatu dira.

Norentzat

Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoko eta Geologiako graduko ikasleei zuzendua da, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.

Edukia

Bost atal nagusitan banatu dugu ikasmateriala:

  1. Zenbakiak eta funtzioak.
  2. Limiteak eta jarraitutasuna.
  3. Deribatuak.
  4. Integralak.
  5. Aljebra lineala.

Urtea

2023

Gaia

Matematika

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.