Adimen urritasuna eta autismoa haur hezkuntzako gelan: aniztasunetik aberastasunera
Egileak
Marta Sarasa Maia. Donostiako Irakasleen Unibertsitate eskolako irakaslea. Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Helbide elektronikoa: marta.sarasamaia@ehu.es. Telefonoa: 943 017031
Leire Darretxe Urrutxi. Leioako Irakasleen Unibertsitate eskolako irakaslea. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Helbide elektronikoa: leire.darreche@ehu.es Telefonoa: 94 601 45 77
Zuriñe Gaintza Jauregi. Leioako Irakasleen Unibertsitate eskolako irakaslea. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Helbide elektronikoa: zuri.gaintza@ehu.es Telefonoa: 94 601 45 77
Helburuak
Eskola Inklusiboaren ildotik, ikasmaterial honen helbururik nagusiena hurrengoa da. Alde batetik, adimen-desgaitasuna edo autismoa duten pertsonekiko eta haien familiarekiko jarrera positiboa sustatzea, hau da, haiekiko interesa sustatzea eta sentsibilizatzea, aurre iritziak alde batera utzita. Honekin batera, eskolak ikasle guztien heziketa prozesua aurrera eramateko dituen zailtasunetaz eta erronkaz ere hausnartzea dugu helburu.
Norentzat
Magisteritza ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago zuzenduta, hala ere baliagarria izan daiteke ere irakasleak direnentzat eta adimen-urritasuna eta autismoaren espektroaren nahasteei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat.
Edukia
Liburu honek bost atal nagusi ditu. Lehenengoan adimen-desgaitasuna zertan datza azaltzen da. Bigarrenean, autismoaren espektroaren nahasteak azaltzen dira. Hirugarren atalean, behaketa bat nola egiteko ideiak ematen dira. Laugarrenean, gela antolatzeko ideia garrantzitsu batzuk proposatzen dira. Bosgarrenean, familiaren eta eskolaren arteko harremanei buruzko hausnarketa egiten da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.