Gogora ekartzeen analisirako programa multzoa EVOC2000
Egileak
Juanjo Arrospide, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia saileko irakasle titularra.
juanjose.arrospide@ehu.es
943-015682
Maider Larrañaga, Psikologian lizentziatua eta EHUko Psikologia Fakultateko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia saileko bekaduna.
larranaga.ma@voila.fr
943-015227
Helburuak
1.EVOC2000 programa.
Erabiltzaileek EVOC2000 programa beren ordenagailuan instalatzeko aukera ematea.
2.Eskuliburua.
Lan honen helburua, galdera irekiak lantzea ahalbidetzen duen EVOC2000 programa multzoaren erabilera aurkeztea da. Eskuliburuan, programaren erabilera instrumentala azaltzeaz gain, irudikapen sozialen azterketaren ikuspegitik eta bereziki Nukleo Zentralaren Teoriatik egin daitezkeen datuen interpretazio ezberdinak eskaintzen dira.
Norentzat
Programa nahiz eskuliburua, gizarte zientzietako eta bereziki irudikapen sozialen ikerketetarako metodologia kuantitatibo-kualitatibo baten jabe egin nahi diren ikerlariei zuzenduta daude.
Edukia
Eskuliburua, sarrera teorikoa eta bibliografia espezifikoa eskaintzeaz gain, lau ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean, EVOC2000 programaren instalazioa nola burutu azaltzen da. Bigarrenen atalean, landu nahi diren datuen fitxategia prestatzeko irizpideak ematen dira. Hirugarren atalean, datuen analisian murgiltzen da, analisi lexikografikoan, analisi kategorialean eta gogora ekartzeen arteko konparazioan. Azkenik, laugarren atalean eranskin batzuk aurkezten dira, besteak beste, programa erabiltzeko gomendioak, eta hitzak eta sintagmak erabiltzeko irizpideak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Evocation.exe
x-msdos-program, 0 MB
Evoc eskuliburua
pdf, 2 MB