Haur eta nerabeen Psikodiagnostikoa

Egileak

Sagrario Yárnoz Yaben, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko "Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoen" saileko irakasle titularra. sagrario.yarnoz@ehu.es 943 01 83 46

Helburuak

Hemen aurkezten dudan materiala Haur eta Nerabeen Psikodiagnosia ikasgaia jarraitzeko oinarrizko materiala bihurtzea da helburua. Beraz, irakasgaiarekiko duen lotura oso estua da, eta egitarau ofiziala jarraitzen du.

Baina ez dut eginbeharra hontara mugatu nahi. Haur eta nerabeekin lan egiten duten psikologo euskaldunen eskuetan tresnak eta tresnei buruzko informazioa jarri nahi nuke ikasgelaren muga gainditzeko asmoz sortu den liburu honetan.

Norentzat

Material didaktiko hau Psikologiako Haur eta Nerabeen Psikodiagnosia ikasgaiako ikasleei bideratuta dago. Baita ere haur eta nerabeekin lan egiten duten psikologoei, eskola edo klinikaren alorretik, ebaluazio munduan murgildu beharrean aurkitzen direnean.

Edukia

Irakurgai hau hamar kapituluetan banatuta dago, gehi aurkibidea eta bibliografia. 1. kapitulua, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Psikodiagnostikorako Sarrera da. 2. kapituluak Elkarrizketak eta beste metodo batzuk aztertzen ditu, Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren ebaluazioan duten papera agertuz. 3. kapituluak Garapenaren Ebaluazioa eta Garapen diagnostikorako eskalak ikusten ditu. 4. kapituluak Adimenaren Ebaluazioa. 5. kapitulua Tenperamentua eta Nortasunaren Ebaluazioari eskainita dago. 6. kapituluak Ikaskuntzarako oinarrizko trebetasunen Ebaluazioa azaltzen du: Pertzepzioaren ebaluazioa, Arretaren ebaluazioa, Hizkuntzaren ebaluazioa eta Ikasteko Ohituren Ebaluazioa, besteak beste. 7. kapituluan Motibazioaren Ebaluazioa eta Motibazioa ebaluatzeko tresnak ikusten ditugu. 8. kapitulua Ebaluazio Afetkibo eta Soziala ri dedikatua dago: Atxikimenduaren ebaluazioa eta Atxikimendua ebaluatzeko tresnak, Portaera sozialaren ebaluazioa eta Autokontzeptua eta Autoestimuaren ebaluazioa ikusten ditugu, Fobiaren eta antsietate sozialaren ebaluazioa eta Familiaren ebaluazioarekin bukatzeko. 9. kapituluan Jokabide Antisoziala eta haren Ebaluazioa jorratzen dugu, 10. kapituluan Psikopatologiaren eta Osasun Psikologikoaren Ebaluazioa adierazteko: Kontzepzio diagnostiko ezberdinak aztertzen ditugu (Diagnostiko Kliniko Kategoriala eta Diagnostiko Kliniko Estatistikoa edo Dimentsionala) eta jarrera bakoitzean erabiltzen diren tresnak ikusten ditugu.

Urtea

2009

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-692-2534-7