Gorputz hezkuntza eta bere didaktika I

Egileak

Maria Teresa Vizcarra Morales, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate eskolako irakasle titularra. Saila: Musika, Plastika, eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika. E-mail: mariate.bizkarra@ehu.es telefono luzapena (15) 3275

Ana Maria Macazaga López, Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskolako irakasle titularra. Saila: Musika, Plastika, eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika. E-mail: ana.makazaga@ehu.es telefono luzapena (14) 7590

Helburuak

Haurrak hobeto ezagutzea, nolakoak diren, nola mugitzen diren, zer nolako emozioak izaten dituzten, nola adierazten duen bere pertsonalitatea, nola mugitzen diren. Gorputz Hezkuntzako curriculuma ezagutzea, legeak dioena eta eduki multzoen garapena. Eta era berean, motrizitatearen lan metodologiak eta irakasle gisa eskura ditugun baliabideak ezagutzea da.

Material hau Lehen Hezkuntzako Irakasle ikasketetan enborrezko den Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I irakasgaiaren edukiak dira., eta hauek zabaltzea du helburu.

Norentzat

Material didaktiko hau Lehen Hezkuntza irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleentzat bideratuta dago bereziki, Gorputz heziketa eta bere didaktika ikasgaiko edukiak baitira, baina era berean, Gorputz Hezkuntzako irakaslearen ikasketak edo lizentziatura ikasten ari diren ikasleentzat, edo umeekin lan egin behar duen edonorentzat erabilgarriak izan daitezke.

Edukia

Ikasmaterial honek hainbat atal nagusiak ditu: Lehenengo atalean, Gorputz Hezkuntza eta bere inguruan sortzen diren kontzeptuak aztertzen dira: gorputzaren kontzeptua, Gorputz Hezkuntzaren kontzeptua, formazioa, irakaslearen profila. Bigarren atalean, gorputza nola ikusi den historian zehar eta zein eragina izan duen Gorputz Hezkuntza ulertzeko moduan..

Hirugarren atalean, Lehen Hezkuntzako curriculum-a aztertzen da, LOGSE eta LOE legeak eta betetik bestera dagoen aldea. Hala ere, testu hau idazten ari ginen bitartean argitaratu zen LOE legea.

Laugarren eta bosgarren ataletan, programazioari buruzkoak dira, eta horien barruan saioa eta unitate didaktikoaren diseinua aztertzen da.

Urtea

2009

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-692-2391-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.