Matematikaren hedapena

Egileak

Maite Alvarado Herrán, Blanca Beitia Bengoa eta Marisol Pinedo Zuaza Gasteizko Industria eta Topografia Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Matematika Aplikatua Saileko irakasleak dira.

Helburuak

Material hau, Topografia Ingeniaritza Titulazioan enborrezkoa den Matematikaren Hedapena irakasgaian erabiltzen da. Lan hau Matematika irakasgaiaren jarraipena da eta matematikaren zenbait kontzeptuen laburpen teorikoak biltzen ditu.

Norentzat

Testua, Topografia Titulazioko lehenengo ikasturteko ikasleentzat prestatu bada ere, lantzen diren kontzeptuak Matematikan oso garrantzitsuak direnez, baliagarriak izan daitezke Ingeniaritza Teknikoko lehenengo eta bigarren ikasturtetako gainerako titulazio guztietan.

Edukia

Lan hau hiru ataletan bananduta dago: I Atala. Aldagai anitzeko funtzio errealak. II Atala. Integrazioa eta III Atala. Estatistika.

I. atalean, aldagai anitzeko funtzio errealen limiteak, jarraitutasuna eta diferentziagarritasuna aztertuko da gero azterketa lokala lantzeko. II. Atalean, bai aldagai bateko bai aldagai anitzeko integrazioa landuko da eta haien aplikazio garrantzitsuenak. III. atalean, Estatistika Deskribatzailearen oinarrizko kontzeptuak garatzen dira, gero Erregresioa eta Korrelazioa lantzeko.

Azkenik, aztertutako gaiei dagozkien ariketa batzuk proposatzen dira,ikasleek ikasitako kontzeptuak finkatzeko lagungarri izango zaien materiala eduki dezaten .

Urtea

2004

Gaia

Matematika

ISBN

84-8373-575-X