Ikusmen-urritasunaren bilakaera eta hezkuntza-alderdiak
Egileak
Elena Bernaras Iturrioz, Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psicología Saileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasle Eskolan, elena.bernaras@ehu.es
Helburuak
Lan honen helburua "Ikusmen-urritasunaren bilakaera eta hezkuntza-alderdiak" gaiari buruzko idatzizko materiala ikasleen eskura jartzea da. Bertan, hainbat ikusmen-urritasunen inguruko azalpena egiten da eta eskola adinean dauden ikusmen urriko umeen bilakaera eta eskolaratzea nolakoa izan behar duen azaltzen da.
Norentzat
Material hau maisu-maistra izango direnen ikasketetan, Hezkuntza Bereziko titulazioan ari diren ikasleentzat prestatua dago. Irakasgaia 3. urtean ematen da.
Edukia
Lan hau hiru kapitulutan banatua dago. Lehenengoan, ikusmen-urritasunaren ezaugarriak lantzen dira, kontzeptuak, faktoreak, sailkapenak, begiaren anatomia eta fisiologiako kontzeptuak eta patologia ohikoenak, hain zuzen ere. Bigarrenean, ikusmen-urritasunaren bilakaera alderdiak argitzen dira, esate baterako, haur itsuak lehenengo eta bigarren haurtzarotik nerabezarorainoko bilakaera nola egiten duen. Hirugarrenen atalean, azkenik, ikusmen-urritasunaren hezkuntza-alderdiak aztertzen dira, arreta goiztiarra eta haurraren eskolatze-prozesuak nolakoa izan behar duen azaltzen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
00 Azala
pdf, 0 MB
02 Aurkibidea
pdf, 0 MB
03 Atarikoa
pdf, 0 MB
04 1. Kapitulua
pdf, 0 MB
05 2. Kapitulua
pdf, 1 MB
06 3. Kapitulua
pdf, 1 MB
07 Bibliografia
pdf, 0 MB