Oinordetza Zuzenbidea

Egileak

Leire Imaz Zubiaur doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide zibileko irakaslea, Bizkaiko atalean. E-posta: leire.imaz@ehu.es Tfn: 94 601 36 66

Helburuak

Materiale didaktiko honek Oinordetza Zuzenbidearen oinarriak modu ulergarrian azaltzea du funtsezko helburu. Estatuko ordenamendu juridikoak Oinordetza Zuzenbideari eskaintzen dion araudia euskarri didaktiko honen muina den arren, Euskal Zuzenbide Zibilak era ezberdin baten arautu egiten dituen instituzioekin alderatuz aurkezten dira zenbait irakasgai, Estatu mailako Oinordetza Zuzenbidearen egungo egoera ahalik eta zehatzen ezagutaraztearren, alegia. Kontzeptu eta ideia nagusien garapenak epaiak eta kasu praktikoak biltzen ditu, halaber, ikaslearen barneratze prozesua osoagoa eta sakonagoa izatea bilatuz.

Norentzat

Oinordetza Zuzenbidea landu nahi duen edonorentzat da baliagarri euskarri didaktiko hau. Zuzenbideko ikasketak irakaskuntza plan zaharrari nahiz berriari jarraituz egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortu da, lizentziaturako irakaskuntza programari erantzuten baitio nagusiki. Edonola ere, Oinordetza Zuzenbideari buruzko oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat ere probetxugarri suerta daiteke.

Edukia

Hamazortzi irakasgaiek osatzen dute Oinordetza Zuzenbideari buruz aurkezten den euskarri didaktiko hau. Lehenengo zazpi gaiek oinordetza zikloaren azterketa xumea eskaintzen dute, oinordetzaren irekitzetik banaketara bitartean gauzatzen diren fase ezberdinen banakako hausnarketa, hain zuzen ere. Hurrengo zortzi gaiek testamentu bidezko oinordetza diseinuari erreparatzen diote, eta, azken biek, hurrenez-hurren, abintestato eta kontratu bidezko oinordetzari, alegia.

Irakasgai guztien egitura bera da. Hasteko, lehenengo atalean, gai horretan jorratuko diren arau juridikoak zeintzuk diren aipatzen da. Segidan, irakasgaiaren programari jarraiki, atalka gaiaren kontzeptu eta ideia nagusiak azaltzen dira, maiz doktrinak eta jurisprudentziak beroiei buruz luzatzen dituen interpretazioak gaineratuz. Irakasgaiak oinarrizko aipamen bibliografiko batzuekin bukatzen dira beti, baita komentagarriak suerta daitezkeen hainbat testurekin ere.

Bukaeran, ariketa praktikoen liburuxka aurkezten da. Ordurarte, maila teoriko baten jorratutako ideiak kasu errealetan isladatzeko beta eskaintzen duten problemak, hain zuzen ere. Ikasleak jaraunspen bat 'askatu' behar du ariketa bakoitzean, bertan aurkezten zaizkion 'oztopoak' gaindituz. Liburuxkaren atzealdean ariketen emaitzak daude.

Urtea

2007

Gaia

Zuzenbidea

ISBN

978-84-690-8478-6

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.

00 Azala
pdf, 0 MB

01 Gaia
pdf, 0 MB

02 Gaia
pdf, 0 MB

03 Gaia
pdf, 0 MB

04 Gaia
pdf, 0 MB

05 Gaia
pdf, 0 MB

06 Gaia
pdf, 0 MB

07 Gaia
pdf, 0 MB

08 Gaia
pdf, 0 MB

09 Gaia
pdf, 0 MB

10 Gaia
pdf, 0 MB

11 Gaia
pdf, 0 MB

12 Gaia
pdf, 0 MB

13 Gaia
pdf, 0 MB

14 Gaia
pdf, 0 MB

15 Gaia
pdf, 0 MB

16 Gaia
pdf, 0 MB

17 Gaia
pdf, 0 MB

18 Gaia
pdf, 0 MB