Arraunketaren mugimendu edo keinu teknikoa higidura globalizatu, zikliko eta bateratu gisa ulertzen dugu (inolako etenik eta geldialdirik gabea). Ontzia behar bezala higitzeko (ondo nabigatzeko), ezinbesteko da ikuspegi hori.
Garbi izan behar dugu asko bultzatzea bezain garrantzitsua dela txukun bultzatzea, eta batez ere egindako indar hori ez alferrik galtzea. Ontzi gainean gorputzarekin egindako mugimendu guztiek ontziaren higidura oztopa dezakete. Ontziaren ibilbiderako negatiboak diren indar guztiak murrizten saiatu behar dugu. Kontuan izan: “bultzadarik handiena jasotzen duen ontzia ez da beti azkarrena”, edo, beste modu batera esanda, “arraunlari indartsuenak ez dira beti irabazleak”. Zure gaitasun fisikoari trebetasun teknikoen bidez etekinik ateratzen ez badiozu, jai duzu.
Garai batean, arraunketaren keinu teknikoan edo paladan 2 fase nagusi bereizi ohi ziren: bultzada (pasaldia) eta errekuperazioa (prestatzea, bila joatea); hau da, ontziaren noranzkoarekiko mugimendu positiboak (aldeko indarrak), batetik; eta indar negatiboak, aurkako mugimenduak, bestetik. Horietako atal bakoitzari, besteak beste, abiadura desberdinak ere onartzen zitzaizkien. Azkenaldiko joerek, ostera, mugimendu harmoniko eta, erritmoari dagokionez, bateratuago baten aldeko apustua egiten dute. Gogoratu prozesuan zehar ez dela etenik edo geldiunerik egon behar. Dena den, irizpide didaktikoetan oinarrituz, higidura hori hobeto ulertzeko eta errazago barneratzeko, ikuspegi analitiko batez baliatuz, nolabaiteko sekuentziak edo uneak bereiz daitezke.
Eskumuturrak bat-batean jaso.
Saiatu pala uretan aurre-aurrera botatzen, branka aldera (iritsitako lekuan
bertan), zabaltasunik ez galtzearren.
Mugimendu bizia izan behar du, pala uretan ahalik eta azkarren sartu. baina
uretan kolperik eman gabe.
Pala ahalik eta bertikalen sartu, erresistentzia-eremua ahal den handiena izan
dadin (baina, kontuz, hondora joan gabe).
Erlaxazio-fase batetik uzkurtze-fase batera igarotzen da.
Hasierako unean ontzia moteldu egin daiteke, inertziaren aurkako erresistentzia
eragiten baita uretan. Horregatik garrantzitsua da biziro eta teknikoki txukun
egitea.
Sarrera bizi eginez gero, bultzatzeko garaian ez da hainbesteko erresistentziarik
sumatzen.
Ontziko pala guztiak batera sartzea lortzen ez bada, horrek balantzaka eragiten
dio ontziari.
Bizkarrarekin eta enborrarekin indar egin, atzerantz etzanaz (muskulu lunbar
eta dortsalak) gorputzaren pisuaz lagunduz.
Hasieran zangoen indarraz ere baliatu (horregatik komeni da hankalekua zuzen
ez izatea, toleta aldera zertxobait biratuta baizik).
Progresiboki palakadak azkartu (sarrerakoa denez, ontziaren abiadura moteleneko
unea da).
Ahalik eta azkarren pasatu.
Pala erabat tapatuta eraman, baina ez gehiago hondoratu.
Pala ahalik eta bertikalen eraman.
Etzan ahala, eskumuturrei goian eutsi, bularren parean.
Behin bizkarraren etzateko mugimendua amaitu eta gero (arraunaren tiborta bular
gainera iritsi behar zaigu), bizkarrak horizontalarekiko 30º inguruko angelua
osatuko du.
Gorputzeko masa muskular handiez baliatu eta gero, besoetako muskuluen indarra
gehitu, azken bultzada emateko.
Azken une arte ez bildu besoak (nahikoa etzan garenean).
Mugimenduak azelerazio progresiboa izan behar du, ontzia gero eta azkarrago
baitoa.
Garrantzitsua da besoen azken bulkada indartsua (bizia) izatea paladaren amaieran.
Hankak luzatuta dituzula amaitu, kokzixa tostan bermatuta eta orkatila ere luzatuta
(orpoa altxatuta)
Pala uretatik bertikalki eta garbi atera, errepaleatu gabe, urarekin trabatu
gabe.
Eskumuturrak bizi jaitsi (bularra-sabela-kanpora), biratu gabe.
Pala uretatik atera bezain laster besoak luzatzen hasiko gara.
Oraindik ez hasi jaikitzen (kontuz ontziaren noranzkoaren aurkako mugimendu
horrekin).
Besoak berehala luzatuta, orduan hasiko da poliki enborra altxatzen.
Tibortak belaunak segituan gainditzen ditu, beraz, horiek altxatzen hasi aurretik
ez trabatzeko,
Errepaleatu, haizea gutxiago galgatzeko, eta, ura ukituz gero, ez trabatzeko.
Gorputza astiro itzuliko da lehengora, indar negatiboen eragina gutxitzearren
(ontziaren noranzkoaren aurka zoazenez, ez galgatzearren).
Arnasa hartzeko, torax aldea zabaltzeko eta indarrak berreskuratzeko baliatuko
duzu fasea, bai eta ontziari joaten uzteko.
Fase honen amaieran gorputza prest izango duzu beste palada bati ekiteko (gogoratu
zer gorputz-jarrera aipatzen zen).
Pala uretatik gertu, etenik gabe, mugimendu jarraituz eta harmonikoz paladaren
lehen faseari ekingo diozu, etenik ez duen mugimendu zikliko baten bidez.