Tostako Arrauna

Hitzaurrea

Euskal Herrian arraunaz hitz egitean, garbi izan behar dugu ezin gaitezkeela kirol-dimentsiora mugatu, arrauna “kirola baino zerbait gehiago” baita. Esaldi hori nahikoa kutsatua dago, kontuan izanik aurretik zer testuingurutan erabili izan den. Horregatik, hainbat argibide behar dituela uste dugu. Ez dugu korporatibismo antzuan erori nahi, ez eta beti geure zilborrari begira bizi; baina, begi-bistakoa da arrauna ez dela XIX. mendean Britainia Handian arautu eta hutsetik abiatuta, bat-batean asmatutako kirol moderno bat.

Tostako Arrauna

Elementu ugari ditugu, jarduera hau gure kulturaren eta nortasunaren osagai bihurtzen dutenak. Eguneroko lanetik sortutako jarduera honek berezko hainbat ezaugarri ditu, bai kirola bera antolatzeko garaian, bai horren inguruan sortzen den ikusmina, bai testuinguru osoa. Arraun olinpiarra nazioartean hedatutako jarduera estandarizatu eta zabala bada ere, hemengo arraunak, hura ulertzeko moduan, zenbait berezitasun ditu.

Beraz, testu honetan, edozein kiroletarako ohikoak diren alderdiak (teknika, araudia, erabilitako materialak...) modu aseptikoan lantzeaz gain, ezinbestekoa litzateke ikuspegi soziala eta antropologikoa ematea, gizarteak jarduera hau ulertzeko duen modua islatzeko, eta atal berezi batzuk sortzea (historia, hiztegia...).

Gora