Tostako Arrauna

7. Teknika-akatsak

Aurreko atalean azaldu dugu nolako ezaugarriak izan beharko lituzkeen ereduzko arraunketak. Begi bistakoa denez, ordea, ez da lan batere erraza egoera idiliko hori eskuratzea. Lan asko egin behar izaten da, eredu horretara hurbiltzeko. Bereziki ikasprozesuaren hasieran ohikoak diren hutsegiteak zeintzuk diren aldez aurretik jakiteak lagundu diezaguke keinu teknikoa errazago eskuratzen, balizko arriskuei kontu egin diezaiegun eta beharrezko neurriak garaiz har ditzagun.

Hona hemen, bada, arraunketa-teknikan eta bereziki keinu teknikoa ikasteko eta barneratzeko prozesuan arruntak diren hainbat akatsen zerrenda.

Gora