Izenburuak dioen bezala, atal honetan arraunketaren irakaskuntzarako lagungarriak izan daitezkeen hainbat ariketa proposatuko ditugu. Egia esanda, ikuspegi globalaren aldekoak gara, hau da, mugimendu ziklikoa bere osotasunean lantzearen aldekoak, benetan errealitatea den bezalakoa ezagutu dezaten hasiera batetik, desnaturalizatu gabe eta elkarketa artifizialak egin ezinik aritu gabe.
Dena den, mugimendu osoaren zenbait zati zehazki zuzendu edo sakondu nahi ditugunerako, zenbait proposamen lagungarri gerta daitezke. Beraz, garbi geldi dadila hemen azaltzen duguna ez dela urratsez urrats jarraitu beharreko errezeta bat, aukerazko proposamenen zerrenda bat baizik. Irakasle edo entrenatzaile bakoitzaren esku gelditzen da, haren beharren arabera eta ikasle/kirolarien ezaugarrien arabera, moldaketa berriak egitea.
Esan bezala, ariketa hauek keinu teknikoa ikasten laguntzeko baliagarriak gerta daitezke hasiberriarentzat, baina baita ere arraunean lehendik aritzen denarentzat, barneratua duen akatsen bat zuzentzeko.
Gehienek keinu teknikoa bereganatzea helburu badaukate ere, hasierakoek, urrats aitzindarietan ontziaren orekaren nozioa ulertzen laguntzea.
Ariketa hauek aurrera eramateko, ahalik eta ontzirik laburrena erabiltzea proposatzen
dugu; gure kasuan batela, beraz (bakarkakoa balitz hobe).
PROPOSAMENA | BIDEOAK | HELBURUA |
Beste alboko pala guztiak airean:Pala zapalka uretan dela, bortizki, bat-batean...
|
Orekaren nozioa lantzea.Uretan ontzia orekatzeko ditugun baliabideak esperimentatzea. | |
Arraunak airean, denak etzanda daudelarik, bat-batean bortizki denak batera
altxatu eta poparantz tolestu:
|
Indar negatiboen eraginaz ohartzea. | |
Beste guztiek palak airean dituztela, hasi arraunean...
|
Arraunkadak ontziaren orekan duen eraginaz ohartzea. | |
Arraunean denok oso astiro ari garelarik, besteek baino lehenago pala sartu:
|
Besteekin batera ez aritzeak ontziaren orekan duen eraginaz ohartzea. | |
Arraunean denok oso astiro ari garelarik, besteek baino lehenago atera pala uretatik:
|
Besteekin batera ez aritzeak ontziaren orekan duen eraginaz ohartzea. | |
Txandakatuz denak patroi izan. | Ontziaren balantzaren, gorabeheraren eta indar negatiboen eragina bizitzea (ezagutzea). | |
Ziaboga edo birak eman. Hasieran erritmo motelean eta oso irekiak. Pixkanaka gero eta abiadura handiagoan eta gero eta estuagoak probatu:
|
Karelak berdinduta mantentzen ikastea.Ontziak hartzen duen joeraz konturatzea. | |
* Ariketa horiek guztiak egiteko behar adinako segurtasun-neurriak hartzea ezinbesteko izango da. |
Orekaren nozioa lantzea.Uretan ontzia orekatzeko ditugun baliabideak esperimentatzea.Konfiantza hartzea. | |
Trebetasun-zirkuituak egin (jinkana modura), besteak beste, maniobra hauek eginda:
|
Oreka mantentzeko gaitasuna lantzea.Ontzia kontrolatzeko eta maniobratzeko trebetasuna garatzea.Konfiantza hartzea. | |
Uretan flotatuz dagoen buiatxo bat jaso eta ekarri. | Ontzia kontrolatzeko eta maniobratzeko trebetasuna garatzea. | |
Arraunkada luze-luzea egin (neurriz kanpo). Palak uretan ibilbide luze-luzea egin, bai eta gorputzak ere. | Arraunkadaren ibilbidea nahikoa bermatzea (gerora erritmo bizian hastean nahi gabe ere moztu egingo baita). Eskumuturren altuera lantzea. | |
Erritmo oso motelean aritu. | Atal bakoitzak dituen ezaugarri teknikoez jabetzea. | |
Aldi bakoitzean palakada bat eman, eta gelditu, gorputza (bizkarra) etzanda eta besoak luzatuta (irtenaldiaren ondoren), hurrengo palakadaren bila joateko. | Besoak azkar ateratzen ikastea.Eskumuturren altueraz jabetzea. Arraunkada bakoitzak emandako bultzadaz ohartzea.Indar negatiboek izan dezaketen eraginaz jabetzea. | |
Arraunkada indartsuak eta arinak tartekatu: 1:1; 2:2; 3:3... | Koordinazioaren garrantziaz kontzientzia hartzea.Arraunkada bakoitzak emandako bultzadaz ohartzea.Indar negatiboek izan dezaketen eraginaz jabetzea. | |
Sarrera eta arraunkadaren hasierako unea soilik egin. | Sarrera garbia egiten ikastea (eskumuturren altuera). | |
Besoak uzkurtu gabe arraunean egitea. | Bizkarraren indarra baliatzen ikastea. Ateratzean pala libratzen ikastea. | |
Bizkarra etzanda, besoen lana soilik egin. | Besoen bulkada eta amaierako azelerazioa ematen ikastea.Pala garbi ateratzen ikastea (eskumuturren altuera egokia ere).Besoak azkar ateratzen ikastea. | |
Beso bakarrarekin aritu arraunean: kanpokoarekin/barrukoarekin. | Zer besoren indarra baliatzen den gehiago jabetzea. | |
Beso bakarrarekin aritu arraunean: kanpokoarekin/barrukoarekin.Kanpokoaren txanda denean, barrualdekoarekin errepaleatzeko unean soilik heldu, eta ez tibortatik, baizik eta askoz ere barruagotik, (toletetik hurbil) modu honetan bermatuko genuke esku hori indarra egiteko ez dugula baliatzen . | Eskumutur bakoitzaren eginkizuna lantzea (errepaleatzeko, bereziki). | |
Errepaleatu gabe arraunean aritu. | Arraunkada osorik amaitzen ikastea.Eskumuturren altuera egokia lantzea.Pala garbi ateratzen ikastea. |
Ariketa hauetan arraunketaren mugimendu ziklikoa analitikoki zatitzen da, eta, besteak beste, atal bat lantzen da aldiko, fase horri dagokion sekuentzia bereganatzeko; muskulu batzuk bakarrik erabiltzen dira (besteak blokeatzen dira), benetan horien parte-hartzeaz jabetzeko (besoak, bizkarra); talde-izaera, elkarlana edo kideen arteko koordinazioa hobetzen laguntzen du.
Ariketa horiei etekin handiagoa ateratze aldera, aplikazio zuzena izan dezaten, eraginkortasuna handitzeko eta transferentzia positiboa lortzeko asmoz, hainbat ohar kontuan izan beharko genituzke. Iradokizun horiek hurrengo atalean aurkeztuko ditugu: